XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaslearentzako oharrak

- Saioka 6.eko hirugarren unitatea berrikas.

i) 1. egintzari buruzko ohar eta gehigarriak: - Uraren ordez, beste likidoren bat ere erabil daiteke: alkohola, olioa, ozpina, edo beste.

- Izatez, disoluzioak erabiliz ere egin dezakegu saio hau, baina honela beste aldagai batzu sartzen ditugu esperientzian, disoluzioen osagai guztiek ez baitira abiadura berberaz igonen xafletan gora.

- Esperimentu hau xafla guztiak ontzi komun batetan jarriz ere egin daiteke, hurrengo eskeman adierazten den bezala .

Jantzi iragazkaitzak / Jantzi iragazkorrak .

Ikusten duzuenez, ura beste materiekin harremanetan jartzean, materia horien konportamoldea ez da kasu guztietan berdina izaten.

Batzutan era bateko propietatea aurkituko dugu, eta bestetan, alderantzizko propietatea.

Horrela, propietate horik erabiliz, materia sailkatzen hasiko gara.

Egintzaren prestakuntza

Egindako galderei eta beste batzuri ere erantzuteko, esperimentuak, saioak egiten hasiko gara geure laborategi edo ikasgelan, fenomenoen ondorioak ikusteko eta ulertzeko, ikertzea baita gauzarik egokiena.

Hiru lantalde eginen ditugu eta talde bakoitza, urarekiko konportamoldean finkatuz, materiaren sailkatze-modu batetaz arduratuko da!.

Taldelana amaitu ondoren, eta talde bakoitzaren esperientzia guztiontzat aberasgarri izan dadin, ikaskide guztien aurrean agertuko dituzue jakingarri guztiak.

1.- Ura zulotxoetan zehar

Luzera eta zabalera bereko xaflak prestatuko dituzue ondoko materialeak erabiliz:
- Kolorezko oihala
- Paper xurgatzailea
- Plastiko gogorra
- Formika
- Aluminio-papera
- Kartoia
- Iragazteko papera...
.

Era honetako xaflak.

Xafla bakoitzean ebaki txikiak edo marratxoak (boligrafoz) eginen dizkiezue zentrimetroka.

Gero saiohodiak prestatuko dituzue, beren barnean 3-4 cm-tako altueraraino ura ezarriz; eta saiohodi bakoitzean xafla bat ipiniko duzue, hurrengo irudietan adierazten den bezala.